LABek "birpentsatzen jarraitzeko" Biltzar Arteko Batzarra egingo du martxoaren 26an

2017an egin zuen aurreko Biltzar Nagusia, ekintza sindikala berritzeko asmoarekin. Bertan prekarietateari aurre egitea jarri zen helburu nagusitzat, eredu sindikal interpelatzailea ezartzearekin batera. Bertan emandako aldaketa bat azaldu dute: hain zuzen ere, ordura arte kapital-enplegu talka erabiltzen zela borroka sindikalean eta paradigma berri bat sartu zuela LABek, kapital-bizitza talka. 2017tik honako balantzea eta aurrera begirako erronkak landuko dituzte Biltzar arteko Batzarrean. Jada hasiak dira auzo eta herrietan militanteekin biltzen, gaien inguruko ekarpenak edo proposamen berriak jasotzen.