Korrikan ere “ahobizi” eta “belarriprest” izateko deia egin die herritarrei AEK-k eta Topaguneak

Adierazi dute euskara egunerokotasunera elkartzea eguneroko ariketa dela. Hala ere, Korrikak testuinguru paregabea eskaintzen duela Euskaraldiko esperientzia errepikatzeko eta bakoitzak izan dituen rolei eusteko. Klika egitea eta eguneroko inertziak apurtzea eskutik doazela azaldu dute. Gaineratu dute, Euskaraldiaren 11 egunak ez direla nahikoa hizkuntza ohiturak aldatzeko, baina, bakoitzak bere hizkuntza praktikei erreparatzeko balio izan duela eta hautuak egiteko. Korrikan azalerazi nahi dute euskaraz mintzatzeko herri-gogoa dagoela.