Koronabirusaren pandemiak 10 milioi pertsona kutsatu eta milioi erdi hildako utzi ditu munduan

Ameriketako Estatu Batuak eta Brasil dira koronabirusagatik hildako gehien izan dituzten herrialdeak eta Erresuma Batua dago hirugarren lekuan, 43.634 hildakorekin. Positiboei dagokienez ere pandemiak gehien erasandako herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira 45.300 kasu berrirekin eguneko errekorra gaindituta. Brasil, Errusia, India eta Erresuma Batua daude atzetik. Une honetan, gainera, pandemiaren epizentroa Latinoamerikan dago, kutsatzeek etengabe gora egiten jarraitzen baitute. Bitartean, Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak pandemiaren larritasuna murrizten jarraitzen du.