Koronabirusaren aurkako botika berri bat emango diete paziente boluntarioei

Birusaren aurkako Remdesivir farmakoa probatzeko entsegu klinikoan parte hartuko dute Gurutzetako Ospitaleak eta Biocurces institutuak. Birusaren hedapena galarazteko modu hori, nazioartean egingo diren bi saiakuntza klinikorekin aztertuko da. Lehenengoan 400 gaixo larrik hartuko dute parte, bigarrenean berriz 600 izango dira, hain larri ez daudenak.