Konfinamendu egoeran, kalean bizi direnen egoera salatu dute Harrera Sareko kideek

Pertsona hauek non egon ez daukatela adierazi du Garazi Montuschi Donostiako Harrera Sareko kideak, eta poliziaren kontrol zorrotzei aurre egin behar dietela, besteak best. Gainera, bizilagunek udaltzainei ez deitzeko eskatu du, eta pazientziaz jokatzeko, egoera konpontzeko lanean ari baitira. Erakundeak ere “mugitzen hasiak” direla gehitu du Montuschik.