Komisioak ordaindu zituela aitortu du De Miguel kasuan akusatutako enpresari batek

Francesc Fernandez Joval Construcciones Rierako arduradunak Josu Arrutik atzo deklaratutakoa berretsi du, alegia, Arruti eta Alfredo de Miguel EAJko agintari ohiarentzat 160.000 euroko komisioak eskatu zizkiola Arrutik eta Fernandez Joval-ek ordaindu zituela.