Kirol jarduerak etxean, Koldo Prietoren eskutik

Berrogeialdian kanpoaldean kirola egiteari utzi behar izan diogu. Hala ere, online klaseek aukera ematen digute jarduera fisikoa barrualdean egiteko. Abusu Ikastolako gorputz heziketako irakaslea den Koldo Prietok astelehenetik ostiralera kirola etxean egiteko saio gidatuak antolatu ditu, instagram bidez eta familia osoari bideratutakoak. Ekimenaren inguruan eta heziketa fisikoaz oro har mintzatu gara berarekin.