Kataluniako Gobernua zatitu egin du Torrari diputatu akta kentzeak

Kataluniako presidenteari diputatu izaera indargabetzea onartu du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak. Torrak Torrenti ohartarazi dio erakundeek eskubideak defendatzen ez dituztenean demokrazia beheratzen dutela.RCren, PSCren eta Ciutadansen botoekin onetsi du mahaiak Torrari diputatu akta baliogabetzea. Hala ere, ERCk adierazi du JxCrekin adostasun bat bilatzen ahaleginduko dela «azkenera arte».