Kantabriak ez ditu mugak irekiko astelehenean

Kantabriak ez du Euskal Autonomiarekiko mugikortasuna zabalduko. Hala iragarri du Pablo Zuloaga Kantabriako Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak gobernu kontseiluaren ondoren. Kantabriako Osasun Sailak eginiko txostena oinarri, Bizkaiko eta Arabako ospitaleetako agerraldi berriek eragin dute Kantabria mugak zabaltzearen aurka agertzea, batez ere Basurtuko ospitalekoak.