Kaleratzeak Stop plataformak Amarako bi familien egoera larria salatu du

Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea burutu du gaur Donostian. Bertan, Amarako bi familien egoera larria salatu dute. Azaldu dutenez, koronabirusaren krisialdiak sortutako alarma-egoerarengatik, ezin izan dute beraien alokairua ordaindu, eta kaleratze arriskuan daude.