Kalera irtetzeko ordu tarteak zehaztu ditu Espainiako Gobernuak

Espainiako Osasun Ministro Salvador Illak maiatzaren 2tik aurrera kalera irtetzeko baldintzak iragarri ditu. Joan den asteburutik umeak kalera irten ahal diren bezala, larunbatetik helduek ere atera ahalko dira, kirola egitera zein ibiltzera, ordutegi zehatzetan eta zenbait mugekin.