Juan Karlos Yoldi (Harrera): “Isolamenduaz hainbeste hitz egin ostean, orain, bere txikitasunean, konturatuko gara zer den isolatuta egotea”

Juan Karlos Ioldi (Harrera elkartea): “Jokoan dagoena osasuna dela onartuta egin beharko diogu aurre konfinamenduari” “Isolamenduaz hainbeste hitz egin ostean, orain, bere txikitasunean, konturatuko gara zer den isolatuta egotea” "Orain daukagu aukera gauza txikiei balorea emateko" Jende asko eta askorentzat gogorra izaten ari da konfinamenduari aurre egitea. Gure artean, aldiz, badira itxialdiak pairatu dituzten hainbat lagun, are egoera zailagoan gainera: Euskal Presoak. Harrera Elkarteko kide eta preso ohia den Juan Karlos Ioldik, itxialdiari aurre egiteko gako batzuk partekatu ditu, lehenik, konfinamenduaren arrazoia osasuna zaintzea dela gogoratzearen garrantzia azpimarratu du.