Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoa zendu da

Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoa zendu da. Nafarroaz maiteminduta zegoen artista 1924an jaio zen Azkoienen, nahiz eta bihotzez Artetarra ere bazen, bertan sortu baitzuen Museo Etnografikoa. Oteiza eta Txillidaren arteko bidean, eskultore adimentsua izan zen Ulibarrena; bere ibilbidean herri xehea ardatz eta inspirazio izan zuen. Gauza txikietan aurkitzen zuen handitasuna, egurrezko koilaretan, ate zaharren mosaikoetan, uztarri eta lanabesetan. Beste iparretako bat Nafarroa eta bere memoria gordetzea izan zuen. Artetako museoan, Nafarroako erresumako uztarri zaharrak eta jostailuak zituen, kopak eta “foruen afera”rekin zerikusia zuten hamaika objektu. Museoan balio handiko piezak bildu zituen, Eunateko Kristo Erromanikoa edota Goya eta Picassoren margoak.