Josean Catalan (Correoseko langilea): "Alarma-egoeran jendea posta bidez botoa ematera animatzea astakeria izan da"

EAEko hauteskundeak uztailaren 12rako deitu ditu lehendakariak. Horrez gain, herritarrak posta bidez botoa ematera animatu ditu Urkulluk. Dagoeneko epea irekita dago eta alarma-egoera erdian inoiz baino jente gehiago bildu da Correosen. Egoera salatu dute Correoseko langileek.