Jon Lopategi hil da, ezagutza elkarbanatu zuen txapelduna

84 urte zituela, Jon Lopategi muxikarra hil da. Lautan irabazi zuen Bizkaiko Txapelketa eta 1989an, ibilbide oso baten erakusle, Euskal Herriko txapela jantzi zuen. Ikastola eta bertso eskoletan, irakasle gisa aritu zen, ezagutza eta ondarea, pasioz elkarbanatzen. Haren irakaspenak jaso zituztenen artean, Igor Elortza, Onintza Enbeita edo Unai Iturriaga daude.