Jokoteknia jardunaldiaren bigarren edizioa ospatuko da urriaren 12an

Jokoteknia euskarazko bideojokoen bigarren jardinaldia egingo da Azkuna Zentroan, urriaren 12an. Euskarazko bideojokoen industriaren eta erabiltzaileen azterketa egitea da xedea, baita bideojoko garatzaile eta erabiltzaileen arteko harremana garatzea. Jardunaldian landuko diren gaietako batzuk hurrengoak dira: bideojokoak feminismoaren ikuspuntutik, euskal bideojokoen industriaren egoera edota euskal komunitateari zer nolako onurak ekartzen dizkion bideojokoak euskaraz egiteak. Pasa den urtean 50 lagunek hartu zuten parte, eta plaza guztiak bete ziren. Aurten kopurua berdindu edo handitzea espero dute.