Jokin Bergara: " Zaldibarko auzian Europa sartu izanak gaiak duen larritasuna berresten digu"

100 egun baino gehiago bete dira Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu zenetik, eta geroztik Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze lurpean desagertuta daude. Berriki, Europak auziaren inguruko ikerketa abiaraziko duela zabaldu da. Hamaika Telebistak, Zaldibar Argitu plataformako eledun Jokin Bergararekin hitz egiteko aukera izan du.