Joker liburudenda eta Marika Vila, protagonista Getxoko Komiki Azokan

Komikien saltokiaz gain, hitzaldi, erakusketa, sinatze-txandak eta abar eskaini ditu asteburuan zehar Getxoko Komiki Azokaren 18. edizioak. Gainera, 25 urte bete dituen Bilboko Joker liburudenda eta Marika Vila artista katalana saritu ditu.