Johnsonek "etenaldian" utzi du Brexit-erako legedia onartzeko bidea

Nahiz eta Erresuma Batuko Komunen Ganberak Europar Batasuna uzteko legearen lehen tramitea onartu, ezezkoa eman diote proposatutako urgentziazko bide orriari. Orduan, Britainiarren buruak parlamentariei ikusten duen aukera bakarraz ohartarazi die: akordiorik gabeko brexit baterako prestakizunak bizkortzea.