Jaurlaritzak 10 milioi euroko funtsa bideratuko du "bazterkeriaren aurka"

10 programa barnebilduko ditu funtsak Covid19aren ondorioz eragindako arrisku-, bazterketa-edo pobrezia-egoerak arintzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoko hamar mila pertsona baino gehiago izango direla onuradunak. Azaldu du beharrizan berriak eta larriagotutako beharrizan zaharrak dituzten pertsona, familia eta kolektiboek konfinatuta jarraitzen dutela eta erantzun eraginkorrak prestatu behar direla. Lehendakaritzatik, asteartean onetsiko ditu programak.