Itzali dute atzo zabortegian piztutako sutea

Sua berriro piztu zen atzo Zaldibarko zabortegian eta, itzai dute jada. Ermuko bizilagunek atzo gauean ohartarazi zutenez, zabortegiaren goiko aldean piztu zen fokua, irisgarritasun zaila duen eremuan. Inguruan lanean ari den suhiltzaileen talde batek bertan igaro du gaua, garrak kontrolatzeko lanetan.