Itsas hondorako bidean zegoen itsaslapurren itsasontzia, berriz ere ur azalean jartzerako asmoz datoz McOnak talde

Urte beteko isilaldiaren ondoren, Itsas hondorako bidean zegoen itsaslapurren itsasontzia, berriz ere ur azalean jartzerako asmoz datoz Maconak talde. ‘Gure naufragoak’ Diska berriarekin batera, Martzel, Irati eta Beñat , Mconak itsasontziaren eskifaia-kide berri moduan aurkeztu dizkigute. Adierazpen askatasuna, mozal legea, genero berdintasuna eta etorkinak dira letretan landu ditutzten gaietariko batzuk. Kritika eta autokritikia beteriko abestiak daudela azpimarratu dute Mconak-ko partaideak. Urperatutako itsasontzi bat ateratzen ari den mozorrodun itsaslamia marraztu du. Iñaki Gonzalez azalaren diseinatzaileak, diskoak barnebiltzen dituen abestia eta taldearen aro berria islatu nahian. “Fortun” ez da diska osatzen duen izen ezagun bakarra, abesti zerrendako bost garren kantua’ mundu Aldrebesa’ izena daukana , Xabat Galletebeitia idatzi du eta ‘Nere kalifornia’ abestia Amets Arzallusek. Mconak itsaslapurren itsasontzia musika tresnez beteta eta bela nagusia zabaltzeko prest daudela eta Anoetako gaztetxean, Durangoko Azokan,Hatortxu rock portuetan jotzeko gogoekin agertu dira.