Italiako Pozzallo hirian lehorreratuko da Aita Mari ontzia

Catania inguruan dabil ontzia atzotik, eguraldia dela eta hegoealdera, Pozzallora, heldu ezinean. Hala ere, aurreikusten dute bihar goizeko 6rak aldera itsasoa baretu eta harantz jo ahalko dutela. Izaskun Arriaran ontziko erizainak ahul baina gogotsu daudela adierazi du.