Irakaskuntzako akordioa "emankorra" izan bada ere, agortutzat jo du LAB sindikatuak

LABek positiboki baloratu du 2018an sinatutako irakaskuntzako akordioa. Hala, hitzarmenaren ondorioz lortutako irakasleen lan baldintzen hobekuntza azpimarratu du. Hala ere, legegintzaldiaren amaiera fasean beharrezkoa ikusi du akordiotik lortu diren eta eskuratu ez direnen arteko balantzea egitea.