Imanol Karrera: "Sistema gaixo honek bizitzak arriskuan jartzen ditu"

Maiatzaren 1eko bezperan, LABeko Imanol Karrera elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Ezohiko egoera honetan, mobilizazioek izaera berri bat hartuko dute eta aurrera begira, sindikalgintzak lantokietan enpleguak defendatu, bizitzak erdigunean jarri eta lanpostuak babestu zein duintzeko "ariketa kolektibo bat" eskatu ditu.