Ikastetxeek zein Euskal Herriko Unibertsitateak gaur hasi dute kurtso berria

Euskal Herriko Unibertsitateak, aurten, 8450 ikasle berri jaso ditu. Horietatik, ia erdiak, euskaraz ikasiko du. Aurten hasi diren ikasleen gehiengoak osasun zientziekin lotutako graduak aukeratu dituzte.Beste alde batetik, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan egoerak ekainean bezala jarraitzen du eta ertz asko dituen gatazka da. Ikastetxe kontzertatuetako langileek greba mugagabearen aukera daukate esku artean, aurreko urtean 24 greba egun egin zituzten langileek. 100.000 bat familiari eragiten die egoera honek. Bestalde, pasa den astean hasi zuten kurtsoa Ipar Euskal Herrian eta emaitza historikoak lortu ditu Seaskak.