Ikastetxe publikoetako jangeletako langileek mobilizazioa egin dute hitzarmena aldarrikatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako jangeletako langileek protesta egin dute gaur hitzarmen duin baten alde. LAB sindikatuak deituriko mobilizazioa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailaren atarian egin dute, horrez gain, eta ikasturte berriaren hasierarekin batera, eskola jangeletako asanbladak deitzen hasi dira. Zabaladutako aldarrikapenak argiak dira: Hezkuntzako langile laboralekin soldata parekatzea, ratioak hobetzea, zentroaren antzinakotasuna ezartzea, funtzioak berraztertzea, urteko lanaldia euren egutegietara egokitzea, aldizkako langile finkoen kontratazioa, langile guztiak euskalduntzea.