Ikasleak ikastetxeetara itzultzeko aukera aztertzen ari dira Euskal Herriko erakundeak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan DBH 4-tik aurrerako ikasleak berriz ere klaseetara itzultzeko aukera aztertzen ari da Jaurlaritza, beti ere egoera sanitarioak horretarako aukera emango balu. Ipar Euskal Herrian berriz mailakatua izango da ikastetxeetarako itzulera. Jean Michel Blanquer hezkuntza minsitroaren arabera, maiatzaren 11n irakasleak itzuliko dira lehenik, eta ondoren ama eskolako azken urtekoen eta lehen mailako lehen eta bosgarren urtekoen txanda izango da.