Ikasleak eskola "gutxitan" itzuli dira ikasgeletara, sindikatuen arabera

Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, hezkuntza sindikatuen arabera. Izan ere, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Hezkuntza Sailak gelak irekitzeko orduan izan duen "inprobisazioa" eta "elkarrizketarik eza" salatzeko. Sindikatuek adierazi dute "erne" egongo direla ikastetxeetara itzulera "osasun bermeekin" egingo dela ziurtatzeko, bai ikasleentzat, bai irakasle eta gainerako langileentzat.