Ikasitakoak bildu eta ingurukoek bultzata, 'Bakarka' diskoa kaleratu du Ruper Ordorikak

Duela bizpahiru urte hasi zen Ruper Ordorika bakarkako kontzertuak eskaintzen eta esperientzia ontzat jota, ‘Bakarka’ izeneko diskoa aurkeztu du, hain justu, bakarka egindako lehena. Jendaurrean formatu horretan arituta, esperientzian ikasitakoak biltzeko nahiak eta ingurukoen bultzadak eraman dute erabaki hori hartzera. Hala, gitarra lagun duela, bere ibilbidean bidaide izan dituen hamabi kanturen moldaketak bildu ditu lan berrian.