Ibon Meñika (IPESeko kidea): “Berriztu edo hil; mugiarazten ez duen mugimendua heriotzara kondenatua dago”

Osasuna, segurtasuna edota zaintza mobilizazioen ezinbesteko aliatu bihurtu dira. Deseskaladan zehar kaleak berrartzeko garrantziaz aritu dira hainbat eta hainbat eragile. Borrokarako metodo tradizionalen agortzearen gaineko ezbaia ere hor da eta orain, horri, normaltasun berrira egokitzea gehitu behar zaio. Guzti horretaz aritu da Ibon Meñika IPESeko kidea, laburbildu duenez, “Berriztu edo hil”.