Ibon Fernandez Iradi ez dute kaleratuko

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak ez du onartu Ibon Fernandez Iradi gaixotasun larria duen euskal presoari espetxe zigorra etetea. Defentsak helegitea aurkeztuko du Frantziako Kasazio Auzitegian, Maritxu Paulus Basurkok esan duenez eta, hark ere ezezkoa emanez gero, Europara joko du.