Iñigo Urkullu (Lehendakaria): “Noren esku jarri behar dugu herri honen gidaritza aurrean dugun krisitik irteteko?”

Krisitik ateratzeko gidaritza nork izango duen erabakiko da uztailaren 12ko hauteskundeetan Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera. Europa Press agentziaren bilera digital batean parte hartu du eta bertan esan duenez, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak, “etorkizunari begira erabakigarriak" izango dira. Urkulluren ustez, "bizi dugun unearen garrantziak" hausnarketa hori planteatzera eta herritar guztiak parte hartzera bultzatzen ditu. Eta berretsi dunez, "galderaren erantzuna datorren uztailaren 12ko hauteskundeetan argituko da”.