Hirugarren aldiz bertan behera geratu da Bizitza Da Handienako kidearen epaiketa

Hirugarren aldiz bertan behera geratu da Bizitza da handiena mugimenduko kide bati pasa den maiatzaren 16an eraikin publiko bat okupatzeagatik egin behar zioten epaiketa. Hirugarren aldiz pasa behar zuen epailearen aurretik baina saioa bertan behera geratu da berriro ere, atestatua idatzi zuten bi ertzainei ez diotelako jakinarazpenik bidali. Horrela adierazi du auziperatuaren abokatuak. 12:00etan hastekoa zen gaurko epaiketa. Aurretik Bizitza da handiena mugimenduak prentsaurrekoa eskaini du Donostiako epaitegiaren aurrean auziperatuei elkartasuna adierazteko eta bi epaiketak salatzeko. Protesta sozialari epaiketarik ez! lelopean, hurrengo ostegunean, irailaren 26an, epaitegiaren aurrean bilduko dira eguerdiko 12:00etan auziperatuei elkartasuna adierazteko.