Hiru eskumen utzi ditu Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren esku, hauteskunde kanpaina hasi baino ordu batzuk lehenago

Farmazia-produktuei buruzko legediaren funtzioak, derrigorrezko eskola-asegurua eta lan-erregulazioek eragindako langileen erretiroaren aurreko laguntzak eskualdatuko dira, hain zuzen ere. Guztira 7,5 milioi euroan baloratu dituzte eskumenak. Kupoan urtero %6,24 gutxiago ordaintzea ekarriko du horrek, hau da, 468.000 euro deskontatuko du Madrilek urtero eskualdatu gabeko eskumenengatik ordaintzen duen kupotik, Espainiako Gobernuak bere gain hartzen duena.