Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz bertan behera utzi dituzte behin-behinean

Udaberrian egitekoak ziren Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz jaiak atzeratu egin dituzte, eta ez dute zehaztu noiz eta zein formatutan egingo dituzten. Koldo Tellitu ikastolen elkarteko lehendakariak azaldu duenez, hiru festa horiek beste garai batean egitea aztertzen ari dira.