Hego Euskal Herria hirugarren fasean sartuko da astelehenean

Datorren astelehenetik aurrera deseskaladaren hirugarren fasean izango da Hego Euskal Herria osoa. Hala adierazi du Espainiako Osasun Ministroa den Salvador Illak, Maria Jesus Montero gobernuko bozeramailearekin egindako agerraldian.