Haurreskolen itxierak kontziliaziorako zailtasunak agerian utzi ditu

Covid19aren pandemiarengatik Haurreskolak itxita egongo dira datorren ikasturtera arte, guztien osasuna ezin dutelako bermatu. Sindikatuek begi onez ikusi dute neurria baina arazoak sortu ditu hainbat familietan. Izan ere, lanera itzuli behar diren gurasoek zailtasunak edukiko dituzte familia eta lana uztartzeko.