Guztion Artean elkartasun sarea sortu du Eusko Jaurlaritzak

Adinekoen beharrei erantzutea du helburutzat. Nekane Murga Osasun Sailburuak adierazi duenez, bakarrik bizi diren edota familiaren babesik ez duten sintomarik gabeko adineko pertsonei laguntzea da xedea. Beti pertsona bera joango da beharra daukanaren etxe horretara, biek ere sintomarik ez dutela ziurtatuta izan ostean.