Grebak eragin handia izan du Gipuzkoako industrialguneetan

Gipuzkoan, grebak eragin handia izan du, batez ere, industrian; sindikatuen arabera, itxi egin dituzte Irun eta Beasaingo CAF, Jaso, Irizar, ABB Niessen, JMA, Elay, Indar, Bellota, GKN Legazpi, Sapa, Murias, Olaberria eta Bergarako Arcelor Mittal, besteak beste. Era berean, tentsio uneak izan dira Urbil merkatalgunean.