Greba eguna egin dute Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek

ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuak deituta prekarietate egoera eta soldatak zazpi urtez "izoztuta" izan dituztela salatu dute. Izan ere, hitzarmen kolektiboa 2015etik berritu gabe daramatzate.