Greba egitea adostu dute futbolariek

Lehenengo maila osatzen duten 16 taldeetako ordezkariak Madrilen bildu dira eta lan-hitzarmena adosteko negoziaketak gelditu ostean greba egitea erabaki dute. Jokalariek azaroko lehen asteburuan antolatu nahi dute greba, hau da, azaroaren 2an eta 3an emakumezkoen liga geratuko da.