Granadakoa ez zen udaberriko gau bateko ametsa izan, Reala Superkoparen bila

Leire Bañosek sartutako gol bati esker, Realak Levante mendean hartu zuen eta Superkopako finalerako txartela eskuratu zuen. Txuri-urdinek, iaz, Atleticoren aurkako Kopa finalean emandako ezustekoa errepikatu nahi dute orain. Hitzordua, igandean, 12:00etatik aurrera, Bartzelona ahalguztidunaren aurka Salamancako Helmántico futbol zelai mitikoan.