Grafologoek ezin izan dute egiaztatu idatziak Eliseo Gilek egin zituenik

Iruña-Veleiako epaiketaren zortzigarren egunean grafitoak aztertu dituzten grafologoen txanda izan da. 'Antzekotasunak' aurkitu dituzte idatzien morfologian, baina, azaldu dutenez, ezin da baieztatu pertsona bakar batek egin zituenik.