Gobernuak proposatutako gastu sabaia onartu du Kongresuak

Gastu sabai berria onartu du gaur madrilen Diputatuen Kongresuak, EAJren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Maria Jesus Montero, gobernu bozeramaileak kongresuan bertan azaldu duenez, gastu araua lasaitzeko eskatu zieten EH Bildu, ERC, Compromiís eta Más País alderdiek. Dena den, Monterok kongresuan ebrtan egindako iragarpenaren ondoren abstentziora jo dute EH Bildue ta ERCk. Gauzak horrela, azkenean aldeko 168 bozka, aurkako 150 eta 19 abstentziorekin onartu da gastu sabaia.