Gizon bat hil da Donostian sute baten ondorioz

Goizaldeko bost eta erdiak inguruan piztu da sua Donstiako Zubiberri kalean. Okupatutako pabiloi zahar batean izan da sutea. Sei pertsona zeuden eraikinean sua piztu denean; bost pertsonak lortu dute euren kabuz ateratzea, goiko solairuan zegoen gizonezko bat, ordea, hil egin da. Bestalde, bi zauritu ospitalera eman dituzte, bat lehenengo solairutik salto egin eta hanka apurtu duelako, eta bestea, ke gehiegi arnasteagatik. Donostiako Udalaren Zerbitzu Sozialeko arduradunek pabiloian zeuden pertsonak aterpetxe batera eraman dituzte. Aurretik, Ertzaintzak identifikatu egin ditu, eraikina Amenabar eraikuntza enpresarena delako, eta okupatzen ari zirelako. Bi ordu inguru piztuta egon den sua ez dakite zerk eragin duen zehazki.