Gipuzkoako ekologista taldeek herrietako azokak mantentzeko eskatu dute

Udal ugarik aurreko astean beren herrietako azokak bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Beste herri batzuetan, Ordizian adibidez, segurtasun-neurri zorrotzak ezarrita, baserritarrei salmenta egiten jarraitzeko aukera eman diete. NATURKON Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundeak eskaera zehatza egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari: behar diren neurriak hartuta, herritarrei aukera eman diezaietela bertako jakiak erosteko.