Gaur gauerdian abiatuko da ofizialki hauteskunde-kanpaina

Dagoeneko alderdi guztiak hasi dira uztailaren 12rako prestatzen. Koronabirusaren pandemiak hauteskundeen atzerapena ekarri zuen, eta hauteskunde honetako protagonista izaten jarraituko du birusa, ekintza guztiak baldintzatuko dituelako.