Gaur egun erabiltzen diren bezala agertzen ditu euskarazko zenbait hitz 1610ean Suitzan idatzitako "Mithridates" liburuak

Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 6 bat orrialde eskaini zizkion euskarari 1610ean "Mithridates" lanean. Obran zenbait hizkuntzetako hiztegia eta informazioa bildu zituen Waserrek, tartean euskara, eta Aritz Otazuk, Mintzo editorialeko kideak, azaldu duenez, euskarak garaian zuen garrantzia erakusten du lanak. Gainera, "bihotza" edo "gatza" bezalako hitzetan "tz" fonemaren idazketa nabarmendu du Otazuk, duela 100 bat urte asmatu zelaren teoria faltsutzen duelako.