Gaur 17 urte hondoratu zen Prestige ontzia

2002ko azaroaren 13an, ekaitz batek eraginda, kroskoan zulo bat ireki zitzaion itsasontziari. Pitzadura hura sortzeko hainbat teoria agertu ziren, tartean, aurretiaz bertatik ibilitako ontziek, ekaitza zela eta, egurrak eta kontainerrak itsasoan galdu eta hauek eragin zutela zuloa, edo, geheinek diotenez, ontziko materialak erabat zahartuta zeudela eta horrexegatik ireki zela tartea. Gauzak horrela, aste bakarrean ehundaka kilometro egin eta azaoraren 19an hondoratu zen, Finisterretik 50 kilometrora. 2003ko urtarrilean Euskal Herriko eta Frantziako kostaldera heldu zen txapapotea. Hala ere, gizarteak eman zuen erantzuna egundokoa izan zen, eta ia 300.000 bolondres azaldu ziren txapapotea garbitzeko. Galiziako eta Espainiako hainbat eragilek "Nunca Mais" plataforma eratu zuten, momentuan gobernuan zegoen PP alderdia kritikatzeko, hondamendia eta bere ondorioak gutxietsi baitzituzten.